Banka digitala CaixaBankNow zerbitzura sartzeko pasahitzak

Sarrera pasahitza, PIN1

Pasahitza, edo isilezko zenbaki pertsonala, PIN1, nahitaezkoa da banka digitala CaixaBankNow  zerbitzura sartzeko PIN1 sarrera giltzarri bat denez, kontu handiz ibili behar gara gordetzen eta erabiltzen dugunean:

  • Ez idatzi isilezko pasahitza inolako dokumentu fisikoan edo elektronikoan Kontu handiz ibili berdinetik berdinerako programak erabiltzen dituzunean (P2), esaterako, eMule edo Donkey, horiekin disko gogorrean direktorioak konpartitzen direlako.

  • PIN1 bakarrik PIN sortu duen "la Caixa-ko" orrian erabili behar da, kasu honetan, banka digitala CaixaBankNow  zerbitzuan.

  • Ez inori bidali edo jakinarazi PIN inolako bidetatik, bai telefonoz, bai posta elektronikoz, etab.

  • Gogoratu PIN1 pertsonala eta transferiezina dela. Beste pertsona batekin kontua erabili behar baldin baduzu, bulegoak beste PIN1 emango dizu, erabiltzaile bakoitzak pasahitz desberdina izateko.

  • Ez erabili ondorioztatu daitezkeen PIN zenbakiak. Alde batera utzi behar dira, esaterako, elkarren ondoko zenbaki segidak dituzten PIN pasahitzak, jaiotze datak, telefono zenbakiak edo identifikatzailean parte hartzen duten zenbakiak.

  • Egiaztatu, dagoeneko eguneratu duzula antibirusa. Horretaz gain, gomendatzen da su ebaki pertsonal bat eta antispyware erremintak erabiltzea.

  • Ez fidatu zalantzazko igorlea edo mezua duten posta elektronikoko mezuekin. Kontuan eduki "la Caixa-k" ez dizula inoiz inolako pasahitzik eskatuko posta elektronikoaren bidez.

  • Uste baduzu norbaitek zure PIN1 ezagutu dezakeela, aldatu behar duzu, zu izan ezik, inor zure kontuetan sartu ez dadin.

Banka digitala CaixaBankNow  zerbitzuko koordenada txartela

Banka digitala CaixaBankNow zerbitzuko koordenada txartela beharrezkoa izango litzateke funtsak mugitzeko edo produktuak kontratatzeko eragiketak burutzeko.

Linea Abierta zerbitzuko koordenada txartela

Banka digitala CaixaBankNow zerbitzuko koordenada txartelak honetarako balio du:

  • Funtsak mugitzeko edo produktuak kontratatzeko eragiketak burutzeko: gehiago babestu behar diren eragiketetarako segurtasun maila handiagoa da.

  • Koordenada txartelaren giltzarri bat sartu behar izateari esker, nahiz eta norbaitek zure PIN1 aurkitu edo ezagutu, ezingo du funtsak mugitzeko eragiketarik edo produktuak kontratatu, koordenada txartelak dituen 60 giltzarri aldakorren artean bigarren bat eskatuko zaiolako.

  • Bi faktorek segurtasuna sendotzen dute Lehenengo faktorea PIN1 da: Sartzeko, erabiltzaileak bakarrik ezagutzen duen giltzarri bat ezagutu behar da Bigarren faktoreak, koordenada txartelak duen pasahitza, erabiltzailea txartel bat izatera behartzen du Segurtasunean, mekanismo hau "2 faktoreen egiaztatzea" deitzen da Dakigun zerbait (PIN1) eta daukagun beste gauza bat (koordenada txartela) beharrezkoak dira eragiketa bat burutzeko. Bi faktoreen segurtasun mekanismo hau oso sendoa da.

  • Koordenada txartelak 60 pasahitz desberdin dituenez, bakarra baino seguruagoa da.

Hau guztia kontuan eduki koordenada txartela erabiltzen duzunean:

  • Ez baduzu koordenada txartela zuzenean Banka digitala CaixaBankNow  zerbitzuan edo bulegoan eskatu dezakezu.

  • Dagoeneko txartela baduzu baina oraindik ez baduzu aktibatu, banka digitala CaixaBankNow zerbitzuaren bidez egin dezakezu.

  • Banka digitala CaixaBankNow Txartela bakarra da erabiltzaile bakoitzarentzat. Pasahitz bat eskatzen zaizun bakoitzean, txartelaren zenbakia adieraziko duzu; Eskatzen zaizun txartela zenbakiak ez badu bat egiten daukazun txartelaren zenbakiarekin, zure bulegoarekin harremanetan jarri.

  • Banka digitala CaixaBankNow koordenada txartela galtzen baduzu, 93 330 7009 telefonoan edo "la Caixa-ko" edozein bulegotan adierazi.