Firewall pertsonala

Ordenagailu pertsonalen erabilera, internetera konektatuta ematen duten denbora eta lan egiten dugun informazioaren garrantzia areagotzen diren heinena, euren segurtasun maila ere areagotu behar da.

Gaizkile informatiko bat enpresa handi baten ordenagailura sartzen saiatu daitekeen bezala, gaizki babestutako ordenagailu pertsonal batera sartzen saiatu daiteke fitxategi pertsonalak hartzeko edo birusa saretik instalatzeko.

Sistemaren segurtasuna babesteko erreminta firewall pertsonal bat da. Firewall pertsonal bat zure ordenagailuan etengabe funtzionatzen duen programa bat da. Programak ordenagailuan sartzen eta ateratzen diren konexioak monitorizatzen ditu eta legitimoak eta kanpotarrek egindakoak desberdintzeko gai da. Bigarren kasu honetan, blokeatzen ditu eta ordenagailuaren erabiltzaileari jakinarazten dio.

Firewall pertsonalak, birus aurkako batekin batera, segurtasuneko ahalik eta maila altuena ematen du merkatuko erremintekin.