Tratamendu hauek oinarri juridikotzat dute CaixaBank-ek edo hirugarren batek jarraitutako interes legitimoak asetzea, betiere interes horien gainean ez direnean gailentzen zure interesak, edo zure eskubide eta funtsezko askatasunak, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6.1.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Tratamendu horiek egiteak eragingo dute zure eskubideen eta gure interes legitimoaren arteko haztapen bat egitea, eta bertan erabaki dugu azkena gailentzen dela. Aurkako kasuan, ez genuke tratamendua egingo. Noiznahi kontsulta dezakezu tratamendu baten interes legitimoaren haztapenaren analisia, zure kontsulta helbide elektroniko honetara bidalita: [email protected].
Halaber, gogorarazten dizugu eskubidea duzula interes legitimoan oinarritutako tratamenduei uko egiteko.CaixaBank eta enpresa erantzunkideek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituztela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
Tratamendu horiek jarraian zehazten ditugu, (A) letratik (M) letrara ordenatuta. Honako hauek markatuko ditugu horietako bakoitzean: CaixaBanken interes legitimoa (CaixaBanken interes legitimoa), helburuaren deskribapena (Helburua), tratatutako datuen tipologia (Tratatutako datuen tipologia), beharrezkoa bada, profilen erabilerari buruzko informazioa (Profilen erabilera), tratamenduaren inguruko beharrezko bestelako informazioa
(Bestelako informazio garrantzitsua) eta CaixaBank taldeko beste enpresa batzuekin erantzunkidetasun erregimenean egindako tratamenduak diren edo ez (Tratamenduaren erantzunkideak/erantzulea).
A. Bezeroen sailkapena
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBank-en interes legitimoa da erakundearen giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea bezeroak zuzen eta modu eraginkorrean artatzeko.
Helburua: Tratamendu honen helburua da bezeroak sailkatzea parametro errazen arabera, esaterako, erakundean gordailututako diru-sarrera edo saldoak, nomina edo helbideratutako beste diru-sarrerak, adina, helbidea edo kontratatutako produktuen operatiboa, eta ondoriozko erakundearen giza baliabide eta baliabide materialen antolaketa arreta zuzenerako.
Honako hauek dira CaixaBank-en bezeroak sailkatzeko egiten diren tratamendu-eragiketak:
- Bezeroak kategorietan eta Erakundearen jarduera komertziala zatitzen den negozioetan taldekatzea, eta
- Bezero bakoitzari arreta-zentro eta/edo Erakundeko langile bat esleitzea, zeinak haren kudeatzaile gisa jardungo duen.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Jarduera profesionalaren edo lanbidearen datuak eta datu sozioekonomikoak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Ageriko kontuetan eta ordainketa-kontuetako laburpen eta ordainagirietan behatutako hirugarrenen datuak
- FEGA/SEGA datuak
- INFORMAren datu-baseko datuak
- Datu demografikoak eta sozioekonomikoak: pertsona jakinei beharrean eremu geografiko, adin-sektore edo jarduera profesionaleko sektoreekin lotutako datu estatistikoak.
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
Tratamenduaren arduraduna: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
B. Enplegatu, agente eta hornitzaileen jarduera kudeatzea
CaixaBank-en interes legitimoa: Tratamendu hori egiteko CaixaBank-en interes legitimoa da langile eta hornitzaileekin harremanak kudeatzea, haien jarduera profesionalean oinarrituta.
Helburua: Tratamendu horren helburua da jarduera, helburu eta langile, agente eta hornitzaileen erronka profesionalen jarraipen bat egitea da, haiek bezeroekin mantentzen dituzten eragiketa eta kontratazioen analisiaren bitartez.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
- Informazioaren erabilera osagarria: Datu-tratamendu horietan bezeroen informazioa tratatuko da, baina informazioa bilatzen den helburuaren osagarria da. Tratamendu horiek ez daukate efektu edo ondoriorik datuen titularrarentzat.
Tratamenduaren arduraduna: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
C. Iruzurra saihestea
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBank-ek eta epigrafe honetan zehaztutako enpresa erantzunkideek tratamendu hau egiteko duten interes legitimoa erakundearen edo haren bezeroen galera ekonomikoak edo ospe-galerak eragiten dituzten iruzurrak sahiestea da.
Helburua: Tratamendu horren helburua da beharrezko neurriak hartzea lortu aurretik eragiketa edo portaera gaiztoak saihesteko, edo gertatuz gero, haien ondorioak leheneratzea erakunde edo bezeroei iruzurra egiten saiatzen diren eragiketa edo portaera susmagarriak identifikatuta.
Honako hauek dira iruzurraren aurkako borrokan egiten diren tratamendu-eragiketak:
- Erakundearekin erlazionatzen diren bezeroen nortasuna egiaztatzea informazio edo operatiboetara iruzurrezko sarbideak prebenitzeko.
- Gure sistemetan egiten diren kontratazioak eta eragiketak berrikusi eta aztertzea gure bezeroak edozein kanaletan gertatzen den iruzurretik babesteko eta zibererasoak prebenitzeko.
- Zure nortasuna eta emandako identifikazio-dokumentuen baliozkotasuna kontsultatzea datu-base nazional eta nazioartekoetan, zeinak kudeatzen dituzten segurtasun indar eta kidegoek eta analogoak diren erakundeek, adibidez INTERPOL (Polizia Kriminalaren Nazioarteko Erakundea), ematen diguzun identifikazio-dokumentuaren titularra zarela baliozkotzeko eta ordezpen iruzurretik babesteko (beste pertsona bat zure izenean aritzea).
- PAYGUARD Iruzurraren prebentzio-zerbitzuan barne hartutako informazioa kontsultatzea, iruzurrezko kontuak hautemateko, eta behar denean, iruzurrezko eragiketak jakinarazteko.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Jarduera profesionalaren edo lanbidearen datuak eta datu sozioekonomikoak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Ageriko kontuetan eta ordainketa-kontuetako laburpen eta ordainagirietan behatutako hirugarrenen datuak
- Zurekin izandako jakinarazpenen datuak
- Nabigazio-datu propioak
- Datu geografikoak
- Politika honetan aurreikusitako beste tratamendu batzuk egikaritzetik eskuratutako datuak:
- Arrisku-ebaluazioaren datuak edo scoring (2C epigrafean definitutako tratamendua).
- Estatistika-ereduak gauzatzean lortutako datuak
Profilen erabilera: Tratamendu horrek berarekin dakar zure operatibo eta ohiko jarduerei dagozkien profil bat sortzea, zeina erabiliko dugun esklusiboki iruzur-saiakeraren adierazle izan daitezkeen egoera anomaloak identifikatzeko.
- Profilaren helburua: Erabilitako profilaren helburua da ohikoak ez diren operatiboak edo interakzioak edo zure portaera-profiletik urrundutakoak identifikatzea, zeinak iruzur-saiakera izan daitezkeen edo informazioa iruzurrezko moduan atzitzea suposa dezaketen.
- Ondorioak: Iruzurrezko eragiketak identifikatzen laguntzen duten tresnak dira profilak, eta horiek erabiltzeak neurri batzuk aplikatzea dakar, eragiketaren berrikusketa xehatua, horren blokeoa edo egikaritze automatikoaren ukapena.
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Automatizatutako erabakiak: Iruzurraren prebentziorako automatizatutako tratamenduak erabiliko ditugu iruzurrezko eragiketak hautematen saiatzeko.
Behin eginda ezeztatu ezin diren eragiketen kasuan, esaterako, berehalako ordainketak edo transferentziak, automatizatutako tratamenduek hautematen badituzte legezkoak ez izatearen susmagarri izan daitezkeen eragiketak, horiek blokeatuko dituzte haiek egikaritzea eragotzita.
Gure bulegoen sarean eragiketa berriro eskatu ahal izango duzu, non analisiak ez duen barne hartzen automatizatutako erabakirik, eta automatizatutako erabakia aurkaratu ahal izango duzun edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten objektu ez izateko duzun eskubidea erabili ahal izango duzun CaixaBank-ekin zuzenean harremanetan jarrita, politika honetako 4. epigrafean jakinarazitako kanalen bitartez.
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank eta enpresa erantzunkideek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituztela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
- PAYGUARD Iruzurraren prebentzio-zerbitzua: CaixaBank atxikita dago PAYGUARD Iruzurraren prebentzio-zerbitzura, han parte hartzen dute herrialdeko erakunde finantzario nagusiek eta Sociedad Española de Sistemas de Pago, S.A.-k (Iberpay) kudeatzen du.
Zerbitzu horren helburua da kontuen arteko mugimenduekin erlazionatutako iruzur-mailak murriztea, bezeroen kontu korrontean edo aurrezki-kontuan egindako eragiketa susmagarri eta iruzurrezkoak hauteman, ikertu, kontrolatu eta salatzearen bitartez. Eragiketa horiei eragin diezaiekeen iruzurraren aurkako borrokako interes legitimoa da tratamenduaren oinarri juridikoa.
CaixaBank-ek PAYGUARD Iruzurraren prebentzio-zerbitzuan barne hartu ahal izango ditu eragiketa susmagarria edo iruzurrezkoa hauteman den kontuaren IBAN zenbakiari eta titularraren identifikazio-datuei dagozkien datuak. Kontsultatu ahal izango duzu zerrenda eguneratua hurrengo parte hartzen duten erakundeena hemen: https://www.iberpay.es/es/servicios/servicios/prevencion-del-fraude/
Gehienez hogeita hamar egunez mantenduko dira datuak eragiketa susmagarrien kasuan, eta urtebetez berretsitako iruzurrezko eragiketen kasuan.
PAYGUARD Iruzurraren prebentzio-zerbitzuan parte hartzen duten erakundeak dira zure datuen tratamenduaren erantzunkideak. Erantzunkidetasun akordioaren funtsezko alderdiak eska ditzakezu mezu elektroniko bat bidalita www.caixabank.com/delegadoprotecciondedatos helbidera, eta zure eskubideak erabil ditzakezu datuen tratamenduari dagokionez, 4. epigrafean adierazitako edozein kanal erabilita. Eskubideen erabilera eta erreklamazioen aurkezpena Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) aurrean.
- FRAUDFENSE Iruzurraren prebentzio-zerbitzua: CaixaBank atxikita dago FRAUDFENSE Iruzurraren prebentzio-zerbitzura, han parte hartzen dute herrialdeko finantza-erakunde nagusiek eta FrauDFense, S.A.k kudeatzen du.
Zerbitzu horren helburua da bezeroen eragiketekin lotutako iruzur-mailak murriztea, bezeroen kontu korronteko edo aurrezki-kontuetako eragiketetan eta banku digitaleko eragiketetan egindako eragiketa susmagarriak eta iruzurrezkoak detektatuz, ikertuz, kontrolatuz eta salatuz. Tratamenduaren oinarri juridikoa CaixaBankek iruzurraren borrokan eta prebentzioan duen interes legitimoa da.
CaixaBankek FRAUDFENSE Iruzurraren prebentzio-zerbitzuan sartu ahal izango ditu IBAN zenbakiari buruzko datuak, identifikatutako iruzurrezko eragiketari buruzko datuak, iruzurrezko eragiketa gertatu den gailuaren datuak eta eragiketa susmagarria edo iruzurrezkoa detektatu den kontuaren titularraren identifikazio-datuak.. FRAUDFENSEn parte hartzen duten erakundeen zerrenda eguneratua kontsultatu ahal izango duzu hemen: https://916087356-1.servicio-online.net/sobre-nosotros1/nuestros-partners.
Datuak FRAUDFENSE Iruzurraren prebentzio-zerbitzuan gordeko dira, gehienez 12 hilabetez, iruzurrezko eragiketa berretsien kasuan, eta ondoren blokeatuta gorde ahal izango dira, aplikatzekoak diren preskripzio-epeak amaitu arte.
FRAUDFENSE Iruzurraren prebentzio-zerbitzuan parte hartzen duten erakundeak dira zure datuen tratamenduaren erantzunkideak. Erantzukidetasun-akordioaren funtsezko alderdiak eska ditzakezu mezu elektroniko bat bidaliz www.caixabank.com/delegadoprotecciondedatos edo [email protected]helbidera.
Halaber, datuen tratamenduari dagokionez, zure eskubideak balia ditzakezu 4. epigrafean (Eskubideen erabilera eta erreklamazioen aurkezpena Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) aurrean) adierazitako edozein kanalen bidez, bai eta [email protected] helbidera mezu bat bidaliz ere.
Tratamenduaren erantzuleak: Enpresa hauek erantzunkidetasunean tratatuko dituzte zure datuak tratamendu honetarako:
- CaixaBank, S.A.
- CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U.
- Nuevo Micro Bank, S.A.U.
- Global Payments Moneytopay, EDE, S.L.
- CaixaBank Equipment Finance, S.A.U.
Erantzunkidetasunean oinarritutako tratamenduaren akordioen oinarrizko alderdiak aurkituko dituzu helbide honetan: www.caixabank.es/empresasgrupo.
D. Kreditu-informazioko sistemei eskaeraren esparruan kontsultatu eta jakinaraztea, eta ondoren, finantzaketa duten produktuak kudeatzea.
CaixaBank-en interes legitimoa: Tratamendu hori egiteko CaixaBank-en interes legitimoa da finantzaketa dakarten produktuen eskatzaile edo titularren ez ordaintzeak edo berandutzeak saihestea.
Helburua: Tratamendu horren helburua da kaudimena eta itzultzeko gaitasuna balioztatzea (i) interesdunek emandako eragiketatik eratorritako ordainketa-betebeharrak zuzen betetzea bermatzeko, (ii) emandako eragiketen jarraipena eta kudeaketa egiteko eta (iii) ez ordainketak eta berankortasun egoerak prebenitu eta kudeatzeko.
Hauek dira kaudimen-fitxategiei egindako kontsulta eta komunikazioan egiten diren tratamendu-eragiketak:
- Informazioa kontsultatzea: Finantzaketa dakarten eragiketen ematearen aurretik edo emandako kredituaren arriskuaren jarraipena eta kudeaketa egiteko, datu-baseetan ondare-kaudimeneko eta kredituko fitxategi hauek kontsultatuko dira: (i) Asnef fitxategia; (ii) Badexcug fitxategia, eta;
- Datu pertsonalak jakinaraztea: Gure Kontratu-harremanei dagokienez hartu duzun edozein diru-betebehar ordaintzeari utziko bazenio, ez ordaintzearen datuak jakinarazi ahal izango genizkieke ondare-kaudimeneko eta kredituko fitxategi berei, araudian aurreikusitako baldintzen arabera eta betekizunak beteta.
Tratatutako datuen tipologiak: Honako hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak:
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Kreditu-informazioko sistemen datuak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
Tratamenduaren arduraduna: CaixaBank da kreditu-informazioko sistemei egindako kontsultari dagokion tratamenduaren zatiaren arduraduna. CaixaBank eta Asnef eta Badexcug kaudimen-fitxategiek egiten dute erantzunkidetasun erregimenean, kreditu-informazioko sistemei egindako jakinarazpenari dagokion tratamenduaren zatia. Jarraian aurkeztuko dizkizugu kreditu-informazioko sistemen harremanetarako datuak:
- Asnef fitxategia: Asnef Equifax Servicios de Información sobre Solvencia y Crédito. Posta-kutxa 10546, 28080 Madril ([email protected])
- Badexcug fitxategia: Posta-kutxa 1188, 28108 Alcobendas ([email protected])
E. Berankortasun-egoerak kudeatzeko harremanetarako datu osagarriak lortzea
CaixaBank-en interes legitimoa: Ez ordaintze egoeretan zorra berreskuratzea da CaixaBank-en interes legitimoa, eta horretarako garrantzitsua da bezeroen harremanetarako datu eguneratuak izatea.
Helburua: Tratamendu horren helburua da bezeroen harremanetarako datu gehigarriak biltzea haiekin harremanetan jartzeko kontratu-betebeharrak betetzen ez badituzte.
Harremanetarako datu gehigarriak zerrenda publikoetatik (orrialde zuriak, orrialde horiak eta Lleida.net) eta zerrenda pribatuetatik (Equifax edo Detektibeak) eskuratzen dira, zorra berreskuratzeko agentzien bitartez, betiere bildutako datuek kalitate-printzipioa betetzen dutela eta legalki eskuratzen direla bermatuta.
Tratatutako datuen tipologiak: Honako hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak:
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Sarbide publikoko iturrietan eta erregistro publikoetan eskuratutako informazioak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
Tratamenduaren erantzulea: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
F. Kudeaketa-txostenak eta matematika-ereduak egitea
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBank-ek tratamendu hori egiteko duen interes legitimoa bere enpresa- eta merkataritza-jarduera ahalik eta modu eraginkorrenean diseinatzea, antolatzea eta optimizatzea da; horretarako, konpainiaren eta merkatuaren kudeaketari eta jarduerari buruzko txostenak eta informazioaren azterketa aurreratua egiteko algoritmo matematikoak izan behar dira.
Helburua: Tratamendu honen helburua da enpresaren jarduerari eta hark merkatuarekin duen erlazioari buruzko txostenak egitea, bezero-basearen osaera eta bilakaerari buruzkoak, eta haren produktu eta zerbitzuen egokitasun eta eraginkortasunari buruzkoak, zeinak ahalbidetzen duten bere zuzendaritza eta kudeaketa eraginkorra, eta eredu estatistiko eta matematikoak sortu eta mantentzea, kalkuluak eta informazioaren analisi aurreratuak eskatzen dituzten eta politika honetan xehatzen diren tratamenduak egitea ahalbidetuz.
Tratatutako datuen tipologiak Tratamendu bakoitzean aldez aurretik identifikatu diren datuak dira helburu horretarako erabiliko ditugunak, ahal denean, anonimizazio edo pseudonimizazio teknikak aplikatuta, tratamendu horiek titularren eskubideetan inpakturik ez dutela, eta tratamenduen emaitzak informazio estatistiko edo agregatua, edo formula matematiko edo algoritmikoak dituzten txostenak direla bermatzeko.
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
- Datu osagarrien tratamendua: Txosten estatistikoak eta eredu matematikoak sortzeko datuen tratamenduek ez dute helburutzat bezeroei dagokien datuen tratamendua indibidualki.
Datu-tratamendu hau beharrezkoa da, baina osagarria da helburu nagusiarekiko zeina kudeaketa-txostenak edo formula algoritmiko edo matematikoak sortzea den, eta horregatik, ahal den guztietan anonimizazio eta pseudonimizazio teknikak eta tratatutako informazioaren minimizazioa erabilita egingo dira.
Tratamendu horiek ez daukate eragin indibidualik edo ondoriorik datuen titularrarentzat.
Tratamenduaren arduraduna: CaixaBank-eko ardurapean dauden eta Politika honetako bestelako tratamenduetan sortutako kudeaketa-txostenak eta matematika-ereduak egiten direnean, tratamendu horren arduraduna CaixaBank izango da ere.
Politika honetako bestelako tratamenduetan sortutako kudeaketa-txostenak edo matematika-ereduak erantzukidetasun-araubidean egiten badira, tratamendu hori jatorrizko tratamenduaren erantzunkidetasun-araubide berean egingo da. Kasu horietan, enpresa erantzukideen xehetasunak eta tratamendu-akordioen funtsezko alderdiak aurkituko dituzu hemen: www.caixabank.es/empresasgrupo.
G. Oinarrizko profil komertzialean oinarritutako jakinarazpen komertzialak
Nori aplikatuko zaio tratamendua?: Zure datuekin tratamendu hauek egingo ditugu, baldintza hauek betetzen badira:
- ez dizkiguzu jakinarazi zure lehentasunak Politika honetako 6.1.A., 6.1.B. eta 6.1.C ataletan deskribatutako tratamendu komertzialen inguruan
- ez duzu erabili aurka egiteko eskubidea.
CaixaBank-en interes legitimoa: Tratamendu hori egiteko CaixaBank-en interes legitimoa da bere zorroko produktu eta zerbitzuen merkaturatzea indartzea eta bezeroen fidelizazioa lortzea.
Helburua: Tratamendu horren helburua da zuk CaixaBank-i kontratatu dizkiozunen antzekoak diren produktu eta zerbitzuen inguruko jakinarazpen komertzialak bidaltzea, zure datuekin egingo dugun oinarrizko profil komertzialean oinarrituta.
Tratatutako datuen tipologiak: honako hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak:
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak: izen-abizenak, sexua, postari, telefonoari eta posta elektronikoari buruzko harremanetarako informazioa, egoitzaren helbidea, nazionalitatea, jaiotze-data, komunikazioetarako hizkuntza, identifikazio-agiria.
- Jarduera profesionalaren edo lanbidearen datuak eta datu sozioekonomikoak: jarduera profesionala edo lanbidea, diru-sarrerak edo ordainsariak, familia-unitatea, ikasketa-maila, ondarea, datu fiskalak eta zerga-datuak.
- Kontratazio-datuak: kontratatutako edo eskatutako produktuak eta zerbitzuak, kontratatutako produktu eta zerbitzuaren titular, baimendu edo ordezkariaren egoera, balore-merkatuen eta finantza-tresnen arloko araudiaren araberako kategorizazioa (MIFID kategoria), egindako inbertsioei buruzko informazioa eta haien bilakaera eta informazioa, eta finantzaketa-eragiketen mugimenduak.
- Oinarrizko finantza-datuak: produktu eta zerbitzuen egungo saldoak eta historikoak, eta kontratatutako produktu eta zerbitzuen ordainketa-historia.
- CaixaBank-eko akziodun edo ez izatearen egoeraren datuak:CaixaBank-en akzioak dituzun edo ez.
- Zurekin izandako jakinarazpenen datuak: txat, horma, bideokonferentzia, telefono-dei edo antzeko bitartekoetan lortutako datuak.
- Berezko nabigazio-datuak: Cookie eta antzeko teknologien erabilera onartu baduzu zure nabigazio-gailuetan, gure web-orri edo aplikazio mugikorretan egindako nabigazioen bidez lortutako datuak edo nabigazioa bera: nabigazio-historia (bisitatutako orrialdeak eta edukietan egindako klikak), gailuaren IDa, publizitatearen IDa, IP helbidea eta instalatutako aplikazioaren bertsioa.
- Datu geografikoak: Hala baimentzean aplikazioaren konfigurazioan, gure mugikorreko aplikazioen instalazio eta/edo erabilerak emandako zure gailu mugikorreko geolokalizazio datuak.
- Politika honetan aurreikusitako beste tratamendu batzuk egikaritzetik eskuratutako datuak:
- Arrisku-ebaluazioaren datuak edo scoring: finantzaketa- edo kuota bidezko ordainketa-eragiketetan, zure ordaintzeko edo ez ordaintzeko gaitasuna aztertuko dugu, edo arrisku-mugak, zure datuak erabilita kalkulatzen diren estatistika-eredu matematikoak aplikatuta (6.2.C epigrafean definitutako tratamendua).
- Bezeroak sailkatzeko datuak. (6.4.A epigrafean definitutako tratamendua).
- Estatistika-ereduak gauzatzean lortutako datuak: eredu matematikoak aplikatzetik lortutako emaitzak erabiltzen ditugu bezeroen datuekin batera, kontsumo-ohiturak, lehentasunak edo kontratazio-joerak ondorioztatzeko edo bezeroak sailkatzeko.
- Datu demografikoak eta sozioekonomikoak: pertsona jakinei beharrean eremu geografiko, adin-sektore edo jarduera profesionaleko sektoreekin lotutako datu estatistikoak; horiek erabiliko ditugu bezeroen informazioarekin alderatzeko.
Profilen erabilera: Tratamendu honetarako oinarrizko profil komertzial bat landuko dugu, aurrez adierazitako datuekin soilik:
- Profilaren helburua: Erabilitako profilaren helburua da gure ustez interesa dakizkizukeen produktu eta zerbitzuak deduzitzea, eskaintza komertzial generikoak bidali beharrean horien kontratazioa eskaintzeko.
- Ondorioak: oinarrizko profil komertziala erabiltzearen ondorioa da CaixaBank-ek merkaturatutako produktu eta zerbitzuei buruzko eskaintzak bidaltzea, zeinak adierazi dizkizugun datuetatik abiatuta pertsonalizatzen diren. Profil-lanketa hori ez dugu inolaz ere ezein produktu edo zerbitzu ukatzeko erabiliko, ezta kreditu-mugak zehazteko ere.
Tratamendu honi aurka egiteak ez du eragotzi, mugatu edo baldintzatuko eskura duzun produktu eta zerbitzuen gure katalogora sartzea.
Edozein produktu edo zerbitzuren kontratazioa eskatuz gero, zure eskaera zurekin balioztatuko da, gure prozedura arrunten arabera, tratamendu horri aurka egiteak balioztatze horri eragin gabe.
Tratamendu hau ez onartzeak kontratatutako produktu eta zerbitzuen kudeaketa operatiboa gauzatzeko zurekin harremanetan jartzea eragotziko du.
- Logika: Oinarrizko profil komertzial hori "Tratatutako datuak" atalean adierazitako datuetatik abiatuta kalkulatzen da, hamahiru hilabeteko aldizkako sakontasunarekin.
Datu horiei aplikatzen zaizkie antzeko ezaugarriak dituzten bezeroei iraganean ikusitako portaeretatik abiatuta eskuratutako formula matematikoak, horrela, bezeroaren kontsumo-joera eragiteko. Formula matematiko horiek aukera ematen dute tratatutako datuetako bakoitzaren garrantzia zehazteko bezeroaren profilaren amaierako emaitzan.
Amaierako emaitza hori da bezeroak produktu edo zerbitzu batean izan dezakeen interesaren probabilitatea.
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Eskubidea duzu interes legitimoan oinarritutako tratamenduei uko egiteko.
Erraz eta doan egin dezakezu esteka hau erabilita www.caixabank.es/ile edo 93 102 82 89 telefono-zenbakira deituta.
Gainera, eskura dituzu 4. epigrafean adierazi dizkizugun ohiko kanalak.
Aurka egiteko zure eskubidea erabiltzea erabakiko bazenu, jakinarazten dizugu tratamendua egiteari utziko diogula zuri datuen tratamendua egiteari uztea justifikatuko duten arrazoiak adierazteko eskatu gabe.
- Ordaintzeko zure gaitasunaren aurretiko egiaztapena: Igorri nahi dizkizugun eskaintzak kuoten ordainketa edo finantzaketa dakarten produktu edo zerbitzuetan oinarritzen direnean, aldez aurretik ordaintzeko zure gaitasuna egiaztatuko dugu.
Aurretiko egiaztapen hori Pribatutasun-politika honetako 6.2.C epigrafean xehatutako tratamenduaren bitartez egingo dugu, zure egoera finantzarioaren inguruan dugun ezagutzaren araberako kreditu-muga bat eta itzultze-epe egoki bat eskaintzeko, Espainiako Bankuak finantzaketa-produktuetan agindutako erantzukizun-printzipioen, eta kredituko eta mailegu erantzuleko erakundeek egindako zentzuzko ikuskapen eta kaudimenari buruzko araudiaren arabera.
Tratamenduaren indarraldia: Tratamendu hori egiteari utziko diogu, bestelako betekizun gehigarririk gabe, honako bi egoera hauetan:
- 1 ataletan (A, B eta C) deskribatutako CaixaBank taldeko enpresen tratamendu komertzialetarako zure baimena eskatzeko zurekin harremanetan jartzen garenean, zuk horiek baimendu edo ez.
- Aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzunean.
Tratamenduaren erantzulea: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
H. Zigor-politikak eta OFSI eta OFACen nazioarteko zehapen eta finantza-kontraneurrien politikak
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBanken eta epigrafe honetan tratamendu hori egiteko xehatutako enpresa erantzunkideen interes legitimoa da Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko nazioarteko zigor eta kontrako neurri finantzarioen programak betetzea, herrialde horietan merkataritzako jarduera garatu ahal izateko.
Helburua: Tratamendu honen helburua da Erresuma Batuko Office of Financial Sanctions Implementation (OFSI) of His Majesty's Treasury (HMT) eta AEBko Department of the Treasury’s Office of Foreign Assets Control (OFAC) erakundeek hartutako nazioarteko zehapen finantzario-ekonomikoen programetan aurreikusitako neurriak ezartzea.
Nazioarteko zigor eta kontrako neurri finantzarioen programa horiek betetzeko enpresa erantzunkideok egiaztatuko dugu bi erakunde horietako neurri murriztaileetan barne hartuta dauden pertsona- edo erakunde-zerrendetan zauden.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Nazioarteko zigorrei dagozkien datuak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
Tratamenduaren erantzuleak: CaixaBank taldeko enpresa hauek erantzunkidetasunean tratatuko dituzte zure datuak tratamendu honetarako:
- CaixaBank, S.A.
- CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U.
- VidaCaixa, S.A. de seguros y reaseguros
- Nuevo Micro Bank, S.A.U.
- CaixaBank Asset Management SGIIC, S.A.U.
- CaixaBank Equipment Finance, S.A.U.
- Telefónica Consumer Finance, E.F.C., S.A.
- Buildingcenter, S.A.U.
- Livingcenter Activos Inmobiliarios, S.A.U.
- Puerto Triana, S.A.
- Bankia Habitat, S.L.U.
- Unión de Crédito para la Financiación Mobiliaria e Inmobiliaria, CREDIFIMO, E.F.C., S.A.U.
- Banco BPI, S.A.
- BPI Gestão de Ativos, SGOIC, S.A.
- CaixaBank Wealth Management Luxembourg, S.A.
- CaixaBank Asset Management Luxembourg, S.A.
Erantzunkidetasunean oinarritutako tratamenduaren akordioen oinarrizko alderdiak aurkituko dituzu helbide honetan: www.caixabank.es/empresasgrupo.
I. Barne-prozesuen eraginkortasuna hobetzea
CaixaBank-en interes legitimoa:CaixaBank-en interes legitimoa prozesuak modu eraginkorrean kudeatzea da, ahalik eta gehien optimizatuz, zerbitzuaren kalitate-maila handiagoa eta negozioaren jarraipenaren balizko hobekuntza bermatuz.
Helburua:Tratamendu honen helburua barne-prozesuak berrikustea da, prozesuen bolumetriak eta denborak eta bezeroek erakundearen sistemekin dituzten elkarreraginak aztertuz eta identifikatuz.
Horrela, barne-prozesuak hobetzeko eta erabakiak hartzeko oinarri gisa erabiliko den informazio agregatua lortzen da, bezeroen esperientzia hobetuz.
Tratatutako datu-motak:Helburu horretarako tratatuko ditugun datu-motak, zeinen edukia 5. epigrafean zehaztuta dagoen, honako hauek dira:
- Identifikatzaileak eta harremanetan jartzekoak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Ageriko kontuetan eta ordainketa-kontuetako laburpen eta ordainagirietan behatutako hirugarrenen datuak
- Interesdunarekin izandako komunikazioei buruzko datuak
- Nabigazio-datu propioak
- Beste tratamendu batzuk gauzatzearen ondorioz lortutako datuak
- Estatistika-ereduak gauzatzean lortutako datuak
- Sarbide publikoko iturrietatik edo kanpoko iturrietatik lortutako datuak
- Hirugarrenen nabigazio-datuak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Ulertzen baduzu CaixaBank-ek kontuan izan behar duela datuen tratamendua ez egitea justifikatzen duen egoera bereziren bat edo beste arrazoiren bat, erraz eta doan eska dezakezu hori 4. epigrafean adierazitako kanalak erabiliz.
Tratamenduaren arduraduna: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
J. Bezeroei egindako inkesta
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBank-ek tratamendu hau egiteko duen interes legitimoa bere bezeroen gogobetetze-maila ezagutzea eta eskaintzen dizkien zerbitzuak eta produktuak hobetzea da, haien itxaropenak beteko dituen esperientzia egokia bermatuz.
Helburua: Tratamendu honen xedea bezeroei inkestak egitea da, erakundearen zerbitzuekin duten gogobetetze-maila ezagutzeko eta, hala badagokio, barne-zirkuituak hobetu ahal izateko.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Datu identifikatzaileak eta harremanetarako datuak.
- Kontratazio-datuak
- Nabigazio-datu propioak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Ulertzen baduzu CaixaBank-ek kontuan izan behar duela datuen tratamendua ez egitea justifikatzen duen egoera bereziren bat edo beste arrazoiren bat, erraz eta doan eska dezakezu 4. epigrafean adierazitako bideak erabiliz.
Aurka egiteko zure eskubidea erabiltzea erabakiko bazenu, jakinarazten dizugu tratamendua egiteari utziko diogula zuri datuen tratamendua egiteari uztea justifikatuko duten arrazoiak adierazteko eskatu gabe.
- Tratamenduaren indarraldia: Aurka egiteko eskubidea erabiltzen baduzu, tratamendua bertan behera lagako dugu, inolako baldintza gehigarririk gabe.
Tratamenduaren erantzulea: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
K. Esleitutako aktiboetan neurri sozialak zehaztea
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBank-ek tratamendu hori egiteko duen interes legitimoa da arrisku erreputazionala behar bezala kudeatzea, EBA/GL/2017/11 eta EBA/GL/2022/03 giden arabera, arriskuen kudeaketari eta barne-gobernuari buruzkoa, hurrenez hurren, Espainiako Bankuak onartutakoak bi gidalerroren bidez, eta, horrez gain, Jardunbide Egokien Kodea behar bezala aplikatzea, martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretuak, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoak, sartutakoa.
Helburua: Tratamendu honen helburua da zehaztea ea bizitegi-kalteberatasuneko salbuespenezko zirkunstantziarik dagoen, hala badagokio, arriskuak eta gizarte-ekintza behar bezala kudeatzeko eta higiezina behar bezala kudeatzeko neurri sozial egokiak eta eskuragarri daudenak aplikatzea justifikatzen duenik.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Jarduera profesionalaren edo lanbidearen datuak eta datu sozioekonomikoak
- Ahulezia egoerei dagozkien datu sentikorrak
- Gaitasun juridikoari eta komunikaziorako behar bereziei buruzko datuak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Interesdunarekin izandako komunikazioei buruzko datuak
- Osasunari buruzko datuak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Ulertzen baduzu CaixaBank-ek kontuan izan behar duela datuen tratamendua ez egitea justifikatzen duen egoera bereziren bat edo beste arrazoiren bat, erraz eta doan eska dezakezu 4. epigrafean adierazitako bideak erabiliz.
Tratamenduaren erantzuleak: CaixaBank-ek erantzunkidetasunean tratatuko ditu zure datuak, kasu bakoitzean higiezinaren jabea den CaixaBank taldeko enpresarekin, zeina honako hauetako bat izango baita:
- BuildingCenter S.A.U.
- LivingCenter Activos Inmobiliarios S.A.U.
- Bankia Habitat S.L.U.
Erantzunkidetasunean oinarritutako tratamenduaren akordioen oinarrizko alderdiak aurkituko dituzu helbide honetan: www.caixabank.es/empresasgrupo.
L. CaixaBank-en eskubideen eta interesen defentsa bide judizial edo administratibotik
CaixaBank-en interes legitimoa: CaixaBank-en interes legitimoa da bere eskubideak eta interesak defendatzea, bide judizialetik zein administratibotik, babes judizial eraginkorrerako eskubidean oinarrituta.
Helburua: Tratamendu honen helburua da CaixaBank-ek edo Caixabank-en aurka eskatutako prozedura administratibo edo judizialak gauzatuko direla bermatzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egitea.
Tratatutako datuen tipologiak: Honako hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak:
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Jarduera profesionalaren edo lanbidearen datuak eta datu sozioekonomikoak
- Ahulezia egoerei dagozkien datu sentikorrak
- Gaitasun juridikoari eta komunikaziorako behar bereziei buruzko datuak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Interesdunarekin izandako komunikazioei buruzko datuak
- Sarbide publikoko iturrietatik eta erregistro publikoetatik eskuratutako informazioak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea:CaixaBank-ek egoera partikular bat edo datuen tratamendua egiteari uztea justifikatzen duten beste arrazoi batzuk kontuan izan behar dituela ulertzen baduzu, hori eska dezakezu erraz eta doan 4. epigrafean adierazten dizkizugun kanalak erabilita.
Tratamenduaren erantzulea: CaixaBank da tratamenduaren arduraduna. Tratamendua ez da egiten erantzunkidetasunean.
M. Informazio estatistikoa prestatzea
Enpresa erantzunkideen interes legitimoa: Epigrafe honetan zehaztutako enpresa erantzunkideek tratamendu hau egiteko duten interes legitimoa da beren negozio-prozesuei buruzko informazio-multzo estatistiko bat sortzea.
Helburua: Tratamendu honen helburua da datu pertsonal jakin batzuei buruzko agregazio-prozesuak egitea, enpresa erantzunkideen negozio-prozesuei buruzko informazio-multzo guztiz anonimizatua eta agregatua lortzeko.
Tratatutako datuen tipologiak: Hauek dira helburu horretarako tratatuko ditugun datuen tipologiak (horien edukia 5. epigrafean xehatuta dago):
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Kontratazio-datuak
- Oinarrizko finantza-datuak
- Datu geografikoak
Bestelako informazio garrantzitsua: Jarraian aurkituko duzu tratamendu honi buruzko bestelako informazio garrantzitsua:
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: ulertzen baduzu enpresa erantzunkideek kontuan izan behar dutela datuen tratamendua ez egitea justifikatzen duen egoeraen bat edo beste arrazoiren bat, erraz eta doan eska dezakezu hori 4. epigrafean adierazitako kanalak erabiliz.
- Datu osagarrien tratamendua: Datu pertsonalen tratamendua informazio estatistikoa lantzeko beharrezkoak diren tratamendu-eragiketetara mugatzen da, eta agregazio-tekniken bidez egiten da, informazioaren behin betiko anonimizaziora iritsi arte.
Tratamenduaren erantzuleak: Enpresa hauek erantzunkidetasunean tratatuko dituzte zure datuak tratamendu honetarako:
- CaixaBank, S.A.
- CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U.
- Global Payments Moneytopay, EDE, S.L.
- Comercia Global Payments Entidad de Pago, S.L.
Erantzunkidetasunean oinarritutako tratamenduaren akordioen oinarrizko alderdiak aurkituko dituzu helbide honetan: www.caixabank.es/empresasgrupo.