Bertatik berehala eta zigorrik gabe dirua sartu eta atera dezakezun gordailua da.
Kontu korrontei buruzko zure zalantzak argituko ditugu
Dirua sartu eta ateratzeaz gain, kontua, IBAN zenbakiaren bitartez identifikatzen dena, beste banku-operatibo bat egin ahal izateko oinarria da; esaterako, diru-transferentziak egitea beste kontu korronte batera (zurea edo hirugarren batena) edo helbideratutako ordainagiriak kobra diezazkizuten ahalbidetzea (argiaren edo gimnasioko fakturak, adibidez). Operatiba horiei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hurrengo estekan.
Zure kontu korrontea erabiltzeagatiko kostu ohikoenak Komisioen Informazio-dokumentuan aurkituko dituzu. Kontu mota bakoitzera sartuta web-orri honetan eskuragarri izango duzu dokumentu hori.
Gainera, maiztasun handiagoarekin emandako banku-zerbitzuei normalean aplikatzen zaizkien prezioak kontsulta ditzakezu (1. eranskina) esteka honetan.
Bulego batean edo web-orri honetan bertan egin dezakezu. Alta-prozesuan bertan adieraziko dizugu zer dokumentazio edo informazio eman behar diguzun.
Bereziki Internet bidez irekitzen baduzu kontua, irakurri arretaz erakutsiko dizugun kontratu aurreko dokumentazioa eta kontratua eta galde iezaguzu edozein zalantza doako telefonoa erabiliz: 900 40 40 90.
Bai, baina kontuan izan behar duzu kontua zurekin partekatzen duten beste pertsonek kontuko diruarekin eragiketak egin eta hori atera ahal izango dutela zuk baimendu beharrik gabe.
Zure izenean ordaindu ahal izango dugu (ez gaude horretara behartuta) diruaren hartzailearekin arazoak saihes ditzazun, baina kontuan izan kobratu egingo dizugula mailegatu dizugun diruarengatik. Ez baduzu hori egitea nahi, adierazi egin beharko duzu.
Euroak nahi duzun monetarekin duen baliokidetasuna eta ehuneko bat aplikatuko dizkizugu. Hemen ikus ditzakezu aplikatzen ditugu kanbio-tasak:
Atzerriko dibisa eta/edo billeteen salerosketa eragiketetarako kanbio-tasak.
Zer gertatu den ikusi beharko dugu, baina funtsezkoa da izan duzun edozein gorabehera lehenbailehen jakinaraztea. Hemen utziko dizugu edozein gorabehera izatean deitzeko erabil ditzakezun kontaktu telefoniko desberdinak barne hartzen dituen esteka.
CaixaBank Gordailuak Bermatzeko Funtsara atxikita dago eta horrek 100.000 eurora arte estaltzen du gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzarengatik. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen eskura dezakezu.
Espainiako Bankuaren Bankuko Bezeroaren ataria.
Guztientzako finantzak (Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak sortutako informazio-weba).
Kutxa-zerbitzua deitzen diogu zure transakzio-kontuekin zerikusia duten zerbitzuei, esaterako zure kontuen gainean agintzen dizkiguzun kobrantza eta ordainketei, hala nola, diru-sarrerak, eskudirua ateratzea, transferentziak, laburpen-eskaerak eta beste kontsulta batzuk.
Caixabank-en kanal hauen bidez ematen dugu kutxa-zerbitzua:
(A) Kutxazainak; (B) CaixaBankNow; (C) aurrez aurre, leihatilan: A eta B. Kutxazain automatikoan eta CaixaBankNow-en bidez ematen den kutxa-zerbitzua autozerbitzu erregimenean eskaintzen da. Kanal horiek eguneko 24 orduetan daude eskuragarri asteko egun guztietan, eta ez dute kostu gehigarririk. Caixabank-ek laguntza-zerbitzu bat jartzen du kanal horien erabiltzaileen eskura, kontsultak eta gorabeherak konpontzeko, eta 900 40 40 90 doako telefonoaren bidez erabil daiteke.
C. Leihatilako kutxa-zerbitzua gestore komertzial batek ematen du, zeinak pertsonalki artatzen baitu erabiltzailea. Zerbitzu hori ez dago bulego guztietan. Adibidez, Store bulegoetan. Kutxa-zerbitzua duten bulegoak kontsulta ditzakezu https://www.caixabank.es/apl/localizador/caixamaps/index_es.html web-helbidean edo 900 40 40 90 telefonora deituta. Leihatilako kutxa-zerbitzuaren ordutegia bat dator bulegoko merkataritza-irekieraren ordutegiarekin. Astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era, eta ostegunetan 16:15etik 18:30era. Udako ordutegian (maiatzetik irailera) bulegoak itxita egoten dira ostegun arratsaldean.
Bai, Egunez egun programakoa bazara edo Imagin-en bezeroa bazara.
Eskudirua itzultzeko, transferentziak eta intsuldaketak egiteko, helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko (zergak izan ezik) eta laburpenak eskatzeko, gestore komertzial baten arreta pertsonalizatua behar baduzu (kutxa-zerbitzua leihatilan), CaixaBank-ek 2 euroko prezio espezifikoa kobratuko dizu eragiketa bakoitzeko, honako baldintza hauen arabera:
- Eragiketa ezin bada kutxazain automatikoen bidez egin, ez da kobratuko, bulegoari atxikitako kutxazainek ez dutelako behar bezala funtzionatzen gorabehera tekniko baten ondorioz; izan ere, CaixaBank-en konpromisoa da kutxa-zerbitzura sartzeko moduren bat eskaintzea beti, kosturik gabe.
- Ordaintzetik salbuetsita daude hauek: 65 urtetik gorako erabiltzaileak -hilabete bakoitzean leihatila bidez egiten dituzten lehen 5 eragiketengatik-, 18 urtetik beherakoak, ezinduak eta HolaBank, oinarrizko ordainketa-, gizarte- eta gizarteratze-kontuaren titularrak.
- Leihatila bakoitzeko kutxa-zerbitzuaren prezioak ez du zerikusirik kanal horren bidez egiten diren eragiketen prezioarekin eta eguneroko kuotarekin. Eragiketa egiten denean sortzen da, eta kitatu eta hurrengo egunean zorduntzen da kontuan.
Ez, inoiz ez. CaixaBank-ek ez die inolako kosturik kobratzen norberaren edo hirugarren baten kontu batean dirua sartzen duten bezeroei, ezta bezero ez direnei ere.
Onuradunak zordunketa bat (ordainagiria) egin ahal izateko, agindu-emaileak/zordunak sinatutako helbideratze- edo mandatu-agindu bat egon behar du, agindu-emaileak/onuradunak hasitako kobrantzak bere kontuan zorduntzeko baimena ematen duena.
Agindu hori ez badago, ulertuko da eragiketa ez dagoela baimenduta.
Zordunketen zenbatekoa handia izan arren, kontuaren titularrak (agindu-emaileak/zordunak) ez badu ezeztatzeko agindurik eman, zordunketak kontuan zordunduko dira, ulertuko baita zordunketaren agindu-emaileak bezeroaren baimena edo mandatua duela zordunketa egiteko. Bezeroa ez badago horrekin ados, dagokion itzulketa-eskubidea izango du, eta honako epe hauetan eskatu ahal izango du itzulketa:
- Baldintzarik gabe, ordainagiria kargatu ondorengo lehenengo 8 asteetan.
- Zordunketa egiteko baimenik ez badago, zordunketaren ondorengo 13 hilabeteetan.
Itzulketa CaixaBankNow-en edo app-aren bidez eska daiteke, baita bulegoan bertan ere, horretarako berariazko dokumentu bat sinatuta.
Ordainketa-betebehar bat urratzen bada, berehala bideratu beharko ditugu ordaindu gabeko zorra egunean jartzeko behar diren baliabideak. 1) Erreklamatu egingo zaizu i) telematikoki ( adib., SMS edo antzeko bitartekoez); ii) posta elektronikoz edota banku elektronikoaren postontziaren bidez (egungo CaixaBankNow bezala), CaixaBank-ekin komunikazio-bide horiek hitzartu izan dituzunean; eta, iii) telefono dei(ar)en bidez (zenbakia eta progresioa ordaindu ez duen bakoitzaren egoera partikularrera egokituko da, eta bezero bakoitzarekin harremanetan jartzeko gutxienez bi (2) saiakera egingo dira), edo zurekin harremanetan jartzeko balio duen beste edozein metodo pertsonalizaturen bidez. Aurreko kudeaketen kostuak ordaintzeko konpentsazioa 40 €-koa da, baldintza partikularretan beste prezioren bat adierazi ezean (baldintza partikularretan adierazitakoa nagusituko da). 2) Ez-ordaintzea 15 egunez luzatzen bada, burofax edo antzeko bat bidali ahalko da, edukia eta jaso izana ziurtatzen duena. Kostu horren egungo konpentsazioa 24 €-koa da. Lehen konpentsazioa i) 60 €-tik gorako zorretan baino ez da kargatuko; ii) deskribatutako kobrantza-kudeaketa zehatzak egin ondoren bakarrik; eta, iii) ez-ordaintze berak ezin izango du konpentsazio bat baino gehiago sortu. 2. konpentsazioa i) 300 €-tik gorako zorretan baino ez da kargatuko; ii) ez-ordaintzeak jarraitzeagatik burofaxa egiazki bidali ondoren bakarrik; eta, iii) ez-ordaintze berak ez du konpentsazio bat baino gehiago sortuko. Kobrantza-kostuak eta berandutze-interesak desberdinak dira. Ordaindu gabeko zorra egunean izateko erabilitako baliabideak kobrantza-kostuak dira; berandutze-interesa da ordaintze ezagatik jasotzeari utzitako irabazia.
Gaur egun, erakundeak erabakita du 35 euro kobratzea ez-ordaintzeagatik egindako gestioengatik. 2023ko urtarriletik aurrera eten egingo da zenbateko horren sortzapena, eta, ordaindu ezean, kontratuan ezarritako 40 euroak aplikatuko dira. Konpentsazio hori arautzen duten gainerako baldintzak ez dira aldatuko.
Berehalako transferentziak helmugara 10 segundo baino gutxiagoan iristen den banku-transferentzia mota bat dira, eta SEPA Instant Credit Transfer (SCT Inst) eskema europarrari esker funtzionatzen du.
2018ko otsailaren 14tik aurrera, espainiarrek berehalako transferentziak bidal ditzakete SEPA eremu osoan (besteak beste, Europar Batasuneko herrialde guztiak eta inguruko beste herrialde batzuk barne hartzen ditu, adibidez Ingalaterra eta Andorra). Gaur egun, berehalako transferentzia bat egiteko gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa da, eragiketa bakoitzeko.
Eragiketa bat baimentzeko, CaixaBankNow edo CaixaBankSign ingururunean aurkeztuko dizugun baieztatze-pantailan txertatutako onarpenaren/amaieraren botoia sakatu behar duzu. Garrantzitsua da arretaz irakurtzea botoi horien ondoan agertzen den azalpen-mezua. Horren esanahiari buruz zalantzarik baduzu, ezeztatu eragiketa eta deitu 900 40 40 90 doako telefono-zenbakira edo zure gestore pertsonalari.
Eragiketa bat baimentzen ari dena zu zarela ziurtatzeko, zure nortasuna egiaztatuko dugu, aurretik modu seguru eta unibokoan zurekin lotu ditugun bi autentifikazio-elementu- edo -faktoreren konbinazio baten bidez. Elementu horiek hiru kategoria posibleetako biri dagozkie beti: zuk bakarrik dakizun zerbait (pasahitz bat); zuk bakarrik daukazun zerbait (adib., zure telefono mugikorra); zu bakarrik zaren zerbait (adib., zure hatz-marka).
Gaur egun, erabiltzen ditugun egiaztapen-metodoak ezagutzan (CaixaBankNow-en pasahitza) eta edukitzean (CaixaBankSign aplikazioa instalatuta duen edo SMS OPT bat jasotzen duen telefono mugikorra) oinarritzen dira. Hala ere, jakin behar duzu horiek aldatu ahal izango ditugula, baldin eta horiekin erabilera-esperientzia hobetzen edota segurtasuna indartzen badugu. Kasu horietan, behar besteko aurrerapenez jakinaraziko dizugu.
Eta gogoratu, ez guk ez guretzat lan egiten duen inork (agenteek, teknikariek, etab.) ez dizugu inoiz eskatuko zure pasahitza, OTPrik edo beste segurtasun-koderik emateko (ez telefonoz, ez posta elektronikoz, ez SMSz, ez sare sozialez). Norbaitek horrelakorik eskatzen badizu, iruzur baten biktima zara, ziurrenik.
- Muga operatiboak. CaixaBankNow-tik egin daitezkeen eragiketen zenbatekoari mugak ezar diezazkiokezu. Muga horiek kontsulta ditzakezu CaixaBankNow/Ezarpen pertsonala/Kontratuak ingurunean, eta zure gestorearen bulegoan eska ditzakezu horiek aldatzea, inolako kosturik gabe.
- Segurtasuneko informazio eguneratua. Segurtasunaren arloko gomendioak biltzen dituen web-orri bat eguneratuta daukagu; CaixaBank-en web-orriko segurtasun atalaren bidez eskura dezakezu. Era berean, aldizka CaixaBankProtectNews berripaper bat bidaltzen dizugu zure posta elektronikora edo CaixaBankNow-en komunikatuen postontzira, sortzen doazen nobedaeekin. Bereziki, zibergaizkileen jarduteko moduari buruzkoa.
- Ziberiruzurrak garaiz detektatzeko postontzia: [email protected] Caixabank-en izenean posta elektronikoz, SMS bidez edo beste kanal digital batzuen bidez jaso ditzakezun mezuen benetakotasunari buruz zalantzarik baduzu, helbide elektroniko honetara bidal ditzakezu. Talde espezializatu batek mezuaren benetakotasuna aztertuko du eta ondorioen berri emango dizu, inolako kosturik gabe.
- Segurtasun-alertak jasoko dituzu telefono mugikorraren bidez, push jakinarazpenen bidez CaixaBankNow ingurunean (jakinarazpenak zure gailuan aktibatzea gomendatzen dizugu) edo SMS bidez.
- Gailuen kudeaketa. Edozein irregulartasun detektatzeko edo erabiltzen ez dituzun gailuei baja emateko zure banka digitalerako sarbidea duten gailuak (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak) kontsulta ditzakezu. Hau da sartzeko bidea: CaixabankNow/Ezarpen pertsonala/Segurtasuna/Nire gailuak kudeatzea.
https://www.caixabank.es/particular/seguridad/seguridad_es.html
Erabilgarritasun-baldintzei buruzko auzi bat da. Kontua solidarioa edo bereizigabea bada, titularretako edozeinek egin dezake edozein eragiketa, sinadura bakarrarekin. Aitzitik, kontua mankomunatua edo "baterakoa" bada, titular guztien (edo horietako batzuen) sinadura beharko da edozein eragiketa egiteko.
Agindu horiek kontuaren kudeaketa zailtzen badute, kontua blokeatzera eta ematen ditugun zerbitzuak etetera behartuta egon gaitezke, titularrek desadostasunak konpondu arte, edo agintaritza judizialak dagokiona erabaki arte.
Kasu batzuetan, gordailututako dirua ere kontsignatu beharko genuke, agintaritza judizial eskudunari emanez, eta titularrei blokeoaren arrazoi zehatza jakinarazita.
Bai. Edozein unetan eskatu ahal izango duzu baja ematea kontu baten titularkide gisa, eta ez da beharrezkoa izango kontua partekatzen duten gainerako titularren baimenik.
Beste finantza-zerbitzu batetik eratorritako kobrantzak eta ordainketak kontratatu eta kudeatu ahal izateko (mailegu pertsonal edo hipotekario bat, esaterako) kontu bat kontratatzea nahitaezkoa izan bazen, kontu hori ezeztatzearen aurka egin dezakegu. Kasu horietan, kontuaren prezioari eutsi beharra diogu, beste erabilera batzuetarako erabiltzen ez den bitartean.
Espainian beste ordainketa-konturik ez duen edozein pertsona fisikok oinarrizko ordainketa-kontu bat eskuratzeko eskubidea du, araudian (azaroaren 24ko 19/2017 Errege Lege Dekretua) araututako kasu jakin batzuetan izan ezik. Oinarrizko ordainketa-kontu bat izateko ez dago erakundearen beste produktu edo zerbitzu batzuk erosi beharrik.
Kontu hori kontratatzeko informazio eta baldintza gehiago eskura ditzakezu web-orri honetan: caixabank.es/particular/cuentas/cuenta de pago básica.
Bai. Zerbitzuen eta beste baldintza batzuen prezioak aldatzea proposa diezazukegu, beharrezkotzat jotzen badugu merkatuko baldintzetara, aldaketa teknologikoetara, antolamendukoetara edo lege-esparruaren bilakaeraren ondoriozkoetara egokitzeko, bai eta erabiltzaileen segurtasunean edo esperientzian hobekuntzak sartzeko ere.
Gure proposamena baldintza berriak indarrean jartzeko aurreikusitako eguna baino gutxienez 2 hilabete lehenago jakinaraziko dizugu. Denbora horretan, proposatutako neurriaren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu. Azkenean aurka egitea erabakitzen badu, zure kontratua ezeztatu egingo dugu, inolako kostu gehigarririk eragin gabe.
Jakinarazpenean, beti azalduko dizugu zein kanalen bidez baliatu ahal izango duzun aurka egiteko eskubidea. Gutxienez, zure bulego kudeatzailea eta urruneko kanal bat izango dira.
Kontratazio-prozesua

Kontu korronteei buruz zenbat dakizun egiaztatu nahi duzu? Egin gure proba
Zorionak! 4/4 galdera asmatu dituzu
Zorionak! 3/4 galdera asmatu dituzu
2/4 galdera asmatu dituzu
1/4 galdera asmatu dituzu
0/4 galdera asmatu dituzu