Jokatu adi. Zalantza guztietan, jarri harremanetan CaixaBank-ekin ofizial kanaletatik.
Deitu iezaguzu 93 887 25 25 zenbakietara.
#1 SEGURTASUN AHOLKUA
Ziberiruzur ohikoenetako bat phishinga da.
Horregatik, ez fidatu email, telefono-dei eta mezuen bitartez estekaren bat bidaltzen badizute zure datu pertsonalak edo finantza-datuak sar ditzazun, edo ohikoak ez diren eragiketak egiteko eskatzen badizute. Zalantza izanez gero, jar zaitez zeu harremanetan zure kudeatzailearekin, edo deitu Bezeroaren Arretarako gure telefono-zenbakira: 93 887 25 25.
#2 SEGURTASUN AHOLKUA
Online saltoki seguru bat eta segurua ez den bat bereizten jakitea funtsezkoa da. Online erosi aurretik, egiaztatu saltokia, zenbatekoa eta beste erabiltzaile batzuen iritziak. Zerbait bat ez badator, utzi bertan behera.
#3 SEGURTASUN AHOLKUA
Interneten, zibergaizkileek pagotxa diruditen produktuak erabiltzen dituzte gu erakartzeko. Zerbait onegia edo merkeegia bada, litekeena da iruzurra izatea.
#4 SEGURTASUN AHOLKUA
Zure pasahitza da zure informazio konfidentziala eskuratzeko sarbidea. Babestu pasahitz onak erabilita, eta ez partekatu inorekin. Izan daitezela desberdinak eta sendoak, eta gorde zure pasahitzen kudeatzailean segurtasun handiagoa izateko.
#5 SEGURTASUN AHOLKUA
Wifi publiko batean konektatzen zarenean, kontuz ibili partekatzen duzun informazioarekin. Ez idatzi inoiz zure datu pertsonalak edo finantzarioak, doako wifi sareak arriskutsuak izan daitezke eta. Horretarako, hobe mugikorreko datuak erabiltzen badituzu.
#6 SEGURTASUN AHOLKUA
Ba al dakizu mugikorra galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, dirua lortzeko erabil dezaketela?
Aktibatu pantaila-blokeoa eta ordainketak mugikorrarekin egiteko autentifikazioa; hartara, zailagoa izango da lapurrentzat. Mugikorra galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, jakinarazi lehenbailehen Bezeroaren Arretarako zerbitzuan (93 887 25 25).
#7 SEGURTASUN AHOLKUA
Norbaitek, baita senitarteko edo lagun batek ere, dirua eskatzen badizu, presaka edo ohikoa ez den moduan, telefonoz edo mezu bidez, ez fidatu. Zibergaizkileek zure ezagun baten plantak egin ditzakete zuri lapurtzeko. Bideoetan edo audioetan ere ordez dezakete beste norbaiten identitatea. Ez sinetsi ezer, eta dei iezaiozu zuk egiaztatzeko.
#8 SEGURTASUN AHOLKUA
Urduritasuna eta presa ez dira inoiz lagun onak. Horregatik, iruzur egiteko edozein saiakeraren aurrean lasai eta zentzuz jokatu eta ez ibili inoiz arinegi. Zalantzarik baldin baduzu, egiaztatu kontaktu ofizialen bitartez.
Deitu iezaguzu 93 887 25 25 zenbakietara.