Cookieak
1. Zer dira cookieak?
CaixaBank, S. A.ren www.caixabank.es webguneak cookieak eta antzeko funtzionaltasuna duten beste fitxategi batzuk (aurrerantzean eta batera, "cookieak") erabiltzen ditu.
Cookieak webgune batean nabigatzean, erabiltzailearen gailuaren informazioa biltegiratu eta berreskuratzeko aukera ematen duten gailuak dira, adibidez funtzionatu ahal izateko edo zure nabigazio-ohiturak ezagutzeko, hurrengo bisitetan zure esperientzia hobetze aldera.
Cookien helburuak "Cookieen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean zehazten dira.
Webgune honetan nabigatzean saioko cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen ditugu. Horiek, bere aldetik, cookie propioak edo hirugarrenen cookieak izan daitezke.
Saioko cookieak webguneetan sartzen zarenean datuak biltzeko eta gordetzeko erabiltzen dira. Zuk eskatutako zerbitzua behin emateko soilik gorde nahi den informazioa biltegiratzeko erabili ohi dira.
Cookie iraunkorrak deitzen zaie datuek zure terminalean gordeta jarraituz cookiearen arduradunak zehaztutako aldi zehatz batez kontsultatu eta trata daitezkeen cookie mota bati. Aldi hori minutu batzuetatik hainbat urteetarainokoa izan daiteke.
2. Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratzea eta baztertzea
Webgune honetan cookie teknikoak erabiltzen ditugu, bertan eskainitako zerbitzuen funtzionamendua eta prestazioa ahalbidetzen dutenak (adibidez, erabiltzaileak autentifikatzeko eta identifikatzeko edo segurtasun-helburuekin), baita neurketa-helburuekin ere, erabilera-estatistikak lortzeko eta gure webguneak nola funtzionatzen duen jakiteko (neurketako cookie horien erabilerak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren audientzia-neurketa tresnetarako cookieen erabilerari buruzko Gidak ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Jarraian azaltzen diren cookie propioak eta hirugarrenenak ere erabiltzen ditugu. Onartzen ez badituzu, gure webguneko esperientzia mugatu egingo da atal honetan zehazten diren helburuei dagokienez, baina kontrol osoa eman nahi dizugu, une oro erabaki ahal izan dezazun.
BEREZKO COOKIEAK: Cookie propioak deitzen zaie tratatzen den informazioaren arduraduna CaixaBank. S. A. denean. Webgune honetan, helburu hauek lortzeko erabiltzen ditugu cookie propioak:
HIRUGARRENEN COOKIEAK: CaixaBank S. A. renak ez diren hirugarrenenak dira, eta hirugarren horiek dira tratatzen den informazioaren arduradunak.
Jarraian zehazten dira hirugarrenak nahiz informazioa zer helburuetarako tratatzen den:
3. Cookieak desaktibatzea edo ezabatzea
Cookieak konfiguratu edo ukatzeko, "Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak/ Cookieak konfiguratzea eta baztertzea" ataleko ezarpenen panela erabil dezakezu.
Era berean, nabigatzaile gehienek aukera ematen dizute cookieen erabilerari buruzko hobespenak edozein unetan kudeatzeko. Doitu nabigatzailea zure irizpideen arabera cookie jakin batzuk baztertzeko edo ezabatzeko.
Cookieak konfiguratzeko, hainbat nabigatzailek eskaintzen dituzten jarraibideak kontsulta ditzakezu esteka hauen bidez:
Halaber, cookieak erabiltzeko baimena atzera bota dezakezu zure nabigatzailean, plugin bat instalatuz edo horiei uko egiteko ("opt-out") sistema baten bitartez. Gure webgunean cookieak ezartzen dituzten hirugarren batzuek ematen dituzte horiek:
- Meta (Facebook-en logina eskatzen du)
- The Trade Desk
Kontuan izan behar duzu www.caixabank.es webguneko edukiaren ezaugarrietako batzuk nabigatzailean cookieak instalatzen badituzu soilik egongo direla erabilgarri. Cookie jakin batzuk ez onartzea edo blokeatzea erabakitzen baduzu, haien helburuaren arabera, baliteke horrek eragina izatea webgunearen funtzionamendu normalean, osorik edo partzialki, edo bertako zerbitzu batzuetan ezin sartu izatea, "Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean adierazten den moduan.
4. Zure datuen tratamenduari buruzko informazioa
4.1 Tratamenduaren arduraduna
CaixaBank S. A. da tratamenduaren arduraduna:
CaixaBank, S. A.
IFK: A08663619
Helbidea: Calle Pintor Sorolla, 2-4 (46002 Valencia)
4.2 Tratamenduaren oinarri juridikoa
Cookiek erabiltzeko baimena ematen baduzu, zure nabigazioko datuak "Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratzea eta baztertzea" atalean zehazten diren helburuetarako tratatu ditzakegu.
Cookien erabilera konfiguratu eta bazter dezakezu, eta horrela baimena kentzeko zure eskubidea erabil dezakezu, "Cooki epropioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean. Era berean, cookieak desaktibatu edo ezaba ditzakezu "Cookieak desaktibatzea edo ezabatzea" atalean adierazten den moduan.
4.3 Tratatutako datuak
Cookien erabilera onartzen baduzu, hurrengo datuak tratatuko ditugu.
Cookie propioei dagokienez, CaixaBank-ek datu hauek tratatuko ditu:
- Analisi-helburuetarako: [•]
- Jokabide-publizitaterako: [•]
"Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean identifikatutako hirugarrenei dagokienez, kontsultatu horretan bertan azaltzen diren haien politikak, tratatzen dituzten datu motei buruzko informazioa lortzeko.
4.4. Zure nabigazio-datuak erabiltzea eta profilak egitea
CaixaBank-en bezeroak
CaixaBank-en bezeroa bazara eta cookieak erabiltzea baimendu baduzu, gogorarazten dizugu zure nabigazio-datuak cookie-politika honetan aurreikusitakoez gain beste helburu batzuetarako erabil ditzakegula. Helburu horiek CaixaBank-en Pribatutasun Politikan azaltzen dira.
CaixaBank-en Pribatutasun-politikan zehazten da CaixaBank-ek zure nabigazio-datuak zein tratamendutan erabil ditzakeen, bere legitimazio-oinarriekin.
Zentzu horretan, CaixaBank-ek bi legitimazio-oinarriak betetzen badira bakarrik egingo ditu tratamendu horiek; hau da, cookie-politika honetan jakinarazten den cookieen erabilera onartu baduzu (helburua onartu duzun cookieei dagozkien nabigazio-datuak baino ez ditugu erabiliko) eta CaixaBank-en Pribatutasun-politikan adierazitako legitimazio-oinarria ere baldin badago (zure baimena, kasu).
Bereziki, garrantzitsua iruditzen zaigu Pribatutasun-politikaren tratamendu hauek gogoraraztea, zure nabigazio-datuak erabili ahal izango baititugu, lehen adierazitako inguruabarrak gertatzen badira:
- Produktu eta zerbitzuen eskaintzaren pertsonalizazioa zure datuen analisietan oinarrituta (Pribatutasun-politikaren 6.1.A. tratamendua)
- Oinarrizko merkataritza-profilean oinarritutako merkataritza-komunikazioak bidaltzea (Pribatutasun-politikaren 6.4.H tratamendua)
Edozein erabiltzaile (bezeroa izan ala ez)
Jokabide-publizitateko cookie propioak erabiltzea onartzen baduzu, 4.3 atalean adierazitako nabigazio-datuak erabiliko ditugu zure interesak aztertzeko eta gure merkataritza-eskaintza interes horietan oinarrituta egindako profil baten arabera erakusteko (adibidez, gure finantzaketa-produktuez interesatzen bazara, gure mailegu-eskaintza komertziala erakutsi ahal izango dizugu).
"Cookien eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean identifikatzen diren eta jokabide-publizitateko cookieak erabiltzen dituzten hirugarrenei dagokienez, kontsultatu euren politikak, atal honetan adierazita daudenak, egiten dituzten profilen eraketari buruzko informazioa lortzeko.
4.5 Datuen hartzaileak
CaixaBank-ek eskuratutako datuak agintari eta erakunde publikoei jakinarazi ahal izango dizkie, legeak ezarritako betebeharrak betetzeko, baita zerbitzu-hornitzaileei (tratamenduaren arduradunak) eta cookieak kudeatu eta exekutatzeko beharrezko diren hirugarrenei ere.
"Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean identifikatutako hirugarrenei dagokienez, kontsultatu haien politikak (atal horretan bertan azaltzen dira) haien hartzaileei buruzko informazioa lortzeko.
4.6 Gordetzeko epea
Erabiltzaileak onartutako cookien bidezko datuak 12 hilabetez gordeko dira.
"Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean identifikatutako hirugarrenei dagokienez, kontsultatu haien politikak (atal horretan bertan azaltzen dira) kontserbazio-epeei buruzko informazioa lortzeko.
4.7 Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egindako transferentziak
CaixaBank-en zure datuak tratatzen ditugu Europako Esparru Ekonomikoaren barruan, eta, oro har, esparru horretan kokatzen diren edo babes-maila egokia duten herrialdeetako zerbitzu-hornitzaileak kontratatzen ditugu.
Europako Esparru Ekonomikotik kanpo edo babes-maila egokirik ez duten herrialdeetan tratamenduak egiten dituzten zerbitzu-hornitzaileak erabili behar ditugunean, zure datuen tratamenduaren segurtasuna eta legitimitatea bermatuko ditugu.
Horretarako, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoaren arabera, zerbitzu-hornitzaile horiei berme egokiak izatea agintzen dizkiegu; adibidez, Europako arauek ezartzen duten gisa, informazioaren babesa bermatuko duten arau korporatibo lotesleak izan beharko dituzte, edo Europar Batasunaren ereduzko klausulak harpidetu beharko dituzte. CaixaBank-ek hornitzaile horiei eskatzen dizkien berme egokien kopia eska dezakezu, Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jarrita orri honen bidez.
"Cookie propioen eta hirugarrenen helburuak / Cookieak konfiguratu eta baztertzea" atalean identifikatutako hirugarrenei dagokienez, haien politikak kontsulta ditzakezu atal horretan, behar den kasuan hirugarrenen herrialdeetara egiten dituzten transferentziei buruzko informazioa lortzeko.
4.8 Datuen babeserako ordezkaria
CaixaBank Payments & Consumer-ek Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, eta hark artatuko zaitu zure datu pertsonalen tratamenduarekin eta zure eskubideen erabilpenarekin lotutako edozein galderari erantzuteko.
Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke zure iradokizun, kontsulta, zalantza edo erreklamazioak helarazteko, orri honen bidez.
4.9 Eskubideak erabiltzea
Hurrengo eskubideak erabil ditzakezu: datuetara sartzea, zuzentzea, aurka egitea, ezabatzea, mugatzea, datu pertsonalak lekualdatzea, emandako zure baimena kentzea, eta automatizatutako erabaki baten xede ez izatea, legeari jarraituz.
Eskubide horiek gauzatu ditzakezu gure bulegoetan, zure banku digitalean edota aplikazio mugikorrean, orri honetan edo Apartado de Correos nº 209, 46080 - Valencia posta-helbidera idazki bat igorrita.
Horrez gain, erreklamaziorik baldin baduzu zure datuen tratamenduaren inguruan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu (www.agpd.es).
5. Cookie-politika berrikustea
Cookie-politika urtero berrikusiko dugu, araudiaren aginduek edo beste izaera batekoek epealdi laburragoan Politika egokitzea beharrezkotzat jotzen dutenean izan ezik. Hortaz, politikaren edukia aldizka kontsultatzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.
Cookie-politika honetan aldaketa esanguratsuak gertatzen direnean erabiltzaileari jakinaraziko zaio web-orrian informazio-ohar bat jarriz.