Jarraitu aurretik, cookieak zertarako erabiltzen ditugun azalduko dizugu. CaixaBank-en webguneak zure nabigazioari buruzko datuak jasotzen ditu cookie propioen eta hirugarrenen cookien bidez. Datuok hauetarako aztertzen ditugu:

  • Gure webgunea, produktuak eta zerbitzuak hobetzeko.
  • Edukia pertsonalizatzeko (adibidez, zuretzako bideoen gomendioak).
  • Gure produktu edo zerbitzuei buruz ikusten duzun publizitatea pertsonalizatzeko.

Edukien eta publizitatea pertsonalizatzeko, zure nabigazio-datuetan oinarrituta sortutako profil bat erabiliko da (adibidez, gure bisiten orrialdeko zein ataletan). Cookieen erabilerari buruzko informazio gehiago lor dezakezu Cookieen politika atalean.

Cookieen ezarpena
Baztertu
Onartu

CaixaBank (Ir a Inicio)

Kontu Korronteak

CaixaBank atxikita dago Espainiako Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari. Gaur egun, bermatutako gehieneko zenbatekoa 100.000 € da gordailugile bakoitzeko.

1/6

Kopuru hori produktuaren arriskuaren adierazle da, 1/6 arrisku baxueneko adierazlea eta 6/6 arrisku handieneko adierazlea izanik

Amorerik Eman Gabe

Deportivo Alavesen denda ofizialean txartelarekin egindako zure erosketen 100 €-raino itzuliko dizugu

Bezero berrientzat soilik. Eskatu informazio gehiago zure bulegoan.

Pausar/Reanudar

Amorerik Eman Gabe

Deportivo Alavesen denda ofizialean txartelarekin egindako zure erosketen 100 €-raino itzuliko dizugu

Bezero berrientzat soilik. Eskatu informazio gehiago zure bulegoan.

Gozatu abantaila guzti hauez komisiorik gabeko zure Kontuarekin

0 € zure kontua mantendu eta administratzeagatik.

0 € zure MyCard kreditu-txartelagatik, jaulkipen- eta mantentze-kuotarik gabe.

0 € gure 11.000 kutxazainetako edozeinetan zure kontutik dirua zordunketan ateratzeagatik.

Egin zure izapide guztiak %100 online, bulegora joan gabe.

Ordaindu bizumarekin, mugikorrarekin (Google Pay, Apple Pay edo Samsung Pay) edo zure erlojuarekin (Garmin Pay, Fitbit Pay edo Swatch Pay).

Eta, gainera, eraman 250 € zure nomina helbideratzeagatik

Ireki zure kontua, helbideratu 3 ordainagiri eta erabili txartela 3 aldiz hiruhilekoan hurrengoa eskuratzeko:

  • 150 €, 900 €-tik gorako nominengatik.
  • 250 €, 1.500 €-tik gorako nominengatik.

Komisiorik gabeko kontuari buruzko beste zalantzarik duzu?

Kontuak mantentze-komisiorik du?

Ez, CaixaBank-en kontuak ez du mantentze-komisiorik, ez eta kargurik zerbitzu nagusiengatik.
Xehetasun gehiagorako, kontsultatu dokumentu hauek informazio osoarekin: 

Kontu korrontearen eta banku digitalaren kontratu aurreko informazioa

Komisioen informazio-dokumentua

Kontua ordaindu egiten da?

Ez, kontu hau ez da ordaintzen (% 0ko UTBa, % 0ko ITNa).

Banku-kontua CaixaBank, S.A.k (IFZ: A08663619) eskaintzen du, eta Espainiako Bankuaren Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago 2100 zenbakiarekin.

Zer baldintza ditu 100 €-rainoko cashback-aren sustapenak?

Ordainketa sustapenaren baldintzak betetzen diren hurrengo hilabetean egingo da.

Zer egin behar duzu?

  1. Hurbilen duzun CaixaBank bulegora joan eta 2025-5-3tik 2025-5-18ra bitartean bezero bihurtu.
  2. Zure CaixaBank kontuari lotutako txartela aktibatu.
  3. Erosketaren bat egin 2025-05-31ra arte Deportivo Alavesen denda ofizialean, fisikoki zein online, zure CaixaBank txartelarekin ordainduz.

Informazio fiskala

Cashback-ak PFEZn zergapetzen da, atxikipenik gabeko ondare-irabazi gisa. Onuradunak bere aitorpenean sartu behar du hori, zerga-betebeharrak betetzeko.
CaixaBank-ek ez du erantzukizunik hartzen opariaren fiskal edo pertsonalengatik, hala nola beketan, laguntzetan edo bestelako errentetan duen eraginagatik.

Zer baldintza ditu nomina helbideratzeagatiko sustapenak?

Zure nomina helbideratzen baduzu, pizgarri bat jaso dezakezu:

  • 150 € garbikoa, hilean gutxienez 900 €-ko nomina helbideratzen baduzu.
  • 250 € garbikoa, hilean gutxienez 1.500 €-ko nomina helbideratzen baduzu.

Zer egin behar duzu?

  1. Zure nomina eta 3 ordainagiri hiru hilez behin helbideratu CaixaBank-eko kontu batean.
  2. Hiru hilean behin 3 erosketa egin txartelarekin (ez zaie enpresa-txartelei aplikatzen).
  3. Baldintza horiek 24 hilabetez mantendu eta CaixaBank-eko bezero izaten jarraitu beste 24 hilabetez (5 €-tik gorako saldoa duen kontu edo gordailu batekin).
  4. Baldintzak betetzen ez badituzu, bete gabeko denboraren proportzioan ezarriko zaizu zigorra.

Informazio fiskala

  • Pizgarriaren zenbateko gordina 185,19 €-koa da (150 €-ko pizgarriarentzat) eta 308,64 €-koa (250 €-ko pizgarriarentzat).
  • Jasotako zenbateko garbiaren %19ko PFEZren atxikipena aplikatzen da. Pizgarri hori diruzko kapital higigarriaren etekintzat hartzen da, eta errentan aitortu behar da. Aplikatutako atxikipena PFEZren aitorpenean ken daiteke.

Sustapenak 2025/06/30era arte balio du, eta ezin da metatu 2023/01/01etik aurrerako diru-sarrerak helbideratzeagatiko beste sustapen batzuekin.

Zer baldintza ditu doako kreditu-txartela?

Txartel gehigarriak edo onuradunen txartelak jaulkitzea eta mantentzea ez da barne hartzen, eta txartelen kontratuan adierazitako prezioa edukiko dute.

Akordioaren indarraldian, txartelaren jaulkitzaileak aldatu ahal izango du txartelaren modalitatea, kostu gehigarririk gabe. Hori gertatuz gero, aldez aurretik jakinaraziko zaizu, txartel (kreditu- nahiz zordunketa-txartela) berriaren baldintzak berrikus ditzazun, eta jatorrizko txartelaren prestazio baliokideak izango ditu. Txartela ematea CPCren aurretiko onarpenari lotuta dago.

CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. ("CPC") ordainketa-erakunde hibridoak jaulkitako kreditu-txartela. Egoitza soziala: Manoteras hiribidea 20, Paris eraikina (28050 Madril). CaixaBank,S.A.k txartelaren jaulkitzailearen erakunde eragile gisa jarduten du.

CPCk ordainketa-zerbitzuetako bezeroen funtsak babesteko aukeratutako sistema da funtsok CaixaBank, S.A.n irekitako banku-kontu bereizi batean gordailutzea.

Zer egin dezaket komisiorik gabeko banku-kontu batekin?

Komisiorik gabeko kontua erabilita, zure dirua beste edozein kontutan bezala kudea dezakezu:

  • Ordainketak egin eta diru-sarrerak jaso.
  • Nomina helbideratu eta ordainagiriak kudeatu.
  • Kutxazainetan komisiorik gabe dirua atera.
  • Administrazio- eta mantentze-kosturik gabe online eragiketak egin.

CaixaBank-en edozein kutxazain erabil dezaket?

Bai, CaixaBank-eko 11.000 kuxtazain baino gehiago dituzu eskura, dirua komisiorik gabe ateratzeko.

Titular bat baino gehiago erantsi dezaket kontuan?

Bai, kontua kontratatu ondoren, titular gehiago gehitu ditzakezu. Horretarako, CaixaBank-eko bulego batera joan eta aurrez aurre eskatu behar duzu.

Zer jakin behar dut nire kontua beste titular batzuekin partekatzen badut?

Komisiorik gabe: doako administrazioa, mantentzea eta eragiketak titular guztientzat. Gainera, barne hartzen du kosturik gabeko zordunketa-txartel bat.

Ez dira doakoak: txartel gehigarriak eta onuradunetzako txartelak.

Nire nomina helbideratu behar al dut kontua irekitzeko?

Ez, ez da nahitaezkoa. Hala ere, egitea erabakitzen baduzu, erraz kudeatuko duzu CaixaBankNown edo bulego batean. Gainera, abantaila esklusiboak lortuko dituzu.

Kontsultatu informazio gehiago hemen.

Zenbat kontu ireki ditzaket komisiorik gabe?

Komisiorik gabeko kontu bakarra ireki dezakezu CaixaBank-en.

NEZ: 8342-2025/09542

Zorionak! 4/4 galdera asmatu dituzu

Zorionak! 3/4 galdera asmatu dituzu

2/4 galdera asmatu dituzu

1/4 galdera asmatu dituzu

0/4 galdera asmatu dituzu

Itxi

© CaixaBank, S.A. 2025

  • Cookieen politika
  • Pribatutasun gidalerroak
  • Legezko Oharra
  • Interesgarriak diren tarifak eta informazioa
  • MIFID
  • Caixabank, S.A-ri buruzko legezko informazioa.
  • Sello de Excelencia EFQM (Abre en ventana nueva)
  • Western Europe
  • Banco más innovador (Abre en ventana nueva)
  • Certificación ISO
  • AQmetrix